2008/11/30

IKUSKIZUNA

Ondorengo egunetan zuen seme alabek bideo txiki hau ikusteko aukera izango dute ludotekan.

2008/11/16

GURASOEN PROIEKTUA

Ludotekan ikasturte hasierako bileran azaldu bezala, aurtengo erronka berrietako bat gurasook ludotekako dinamika ezagutu eta bertara gerturatzea da, haurren heziketarako denon elkarlana beharrezkoa baita. Beraz, jarraian denok parte hartzeko antolatu ditugun ekintzen berri emango dizuegu:

-Birziklatuz sortu:haurrek zuei birziklatutako materiala erabiliz jostailuak sortzen irakasteko tailerra.
-Ipuin kontaketa:zuek haurreik eskainiko diezuen saioa.
-Haurrek gidatutako erakusketa:haurek hilabete hauetan ludotekan sortutako eskulan eta argazkiak erakutsi eta azalduko dizkizuete.
-Sukaldaritza tailerra:haurren eta zuen artean postre goxo bat sortzeko aukera izango duzue.
-Jaialdia:gabonetako jaialdia antolatuko dugu eta besteak beste haurrek prestatutako ikuskizunetaz gozatzeko aukera izango duzue.
-Baliabide truke taielerra:guraso eta haurren artean lehengo eta oraingo kantu eta jolasak elkar trukatzeko saioa izango da.
OKENDOKO LUDOTEKAKO EKINTZAK:
Azaroaren 26, asteazkena, 18:00etan: SUKALDARITZA TAILERRA.
Abenduaren 2, asteazkena 18:30etan: BALIABIDE TRUKE TAILERRA.
Abenduaren 11, osteguna, 17:00etan: HAURREK GIDATUTAKO ERAKUSKETA.
Abenduak 15, astelehena, 17:30etan: IPUIN KONTAKETA
Abenduaren 19, ostirala, 18:00etan: JAIALDIA

Haur eta gurasoentzat antolatutako saio hauetaz gain, Abenduaren 11an, 18:00etatik 20:00etara Kultur-Aten gurasoontzako antolatutako ipuin kontaketa ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzue. (beharrezkoa da aldez aurretik ludotekan izena ematea)

Oharra: ekintza hauen inguruan edozein zalantza izanez gero, gerturatu zuen haurraren ludotekako hezitzaileengana. Helburua, zuen seme-alabei ahalik eta aisialdirik hezitzaileena eskaini nahirik guztion arteko elkarlana sustatzea baita, ekintza hauek denon artean eta denontzat prestatuz. Beraz, gerturatu eta eman izena zure seme-alabaren ludotekan parte hartzea gustatuko litzaizueken ekintzetan.
Besterik gabe, aurrez aipatutako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

TERMOMETROA


Ludotekako bi geletan, haurren jarrerak neurtzeko termometro bat egin dugu hezitzaileok. Termometroa, jarrera desegokiak egonez gero jartzen da martxan, eta jarrera desegokiek jarraitzen badute, termometroak gora egiten du eta gela guztiari eragiten dion "zigorra" ezartzen da. "Zigor" horiek, musika kentzea, koltxoneten txokoan jolas ez egitea, sukalde txokoan jolas ez egitea....izaten dira.

2008/11/04

NAGUSIEN GELA

Gela honetan, astearte, eta ostegunetan 6-9urte bitarteko haurrak, ertainak, egoten dira eta astelehen eta asteazkenetan 9-12urte bitartekoak. Ostiraletan berriz bi taldeak egon daitezke. Bertan txoko desberdinak ditugu, haurren garapena bultzatzeko.

2008/11/03

TXIKIEN GELA

Gela honetan, astelehen, astearte eta ostegunetan 3 eta 6urte bitarteko haurrak egon daitezke eta asteazkenetan berriz 6-9 urte bitarteko haurrak, ostiraletan bi taldeak egon daitezkelarik. Bertan txoko desberdinak ditugu, haurren garapena bultzatzeko.

OKENDOKO LUDOTEKA


2001ean ireki zen Okendoko ludoteka, Arrasateko erdigunean zegoen Seberoko ludotekaren ondorengo zuzena izan delarik.

2007/2008 ikasturtean 150 bazkide inguru izan zituen ludotekak eta lau hezitzailek egin zuten lan bertan. Funtzionamenduari dagokionean, taula baten bitartez funtzionatzen du guneak eta honela adin tarte bakoitzari egun jakin batzuk dagozkio. Aurten erabiliko dugun taula honako hau da: