2008/12/03

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3an, Euskararen eguna izanik, ospakizun bat egingo dugu ludotekako umeekin. Festa hau hiru Ludoteketako haurrei zuzenduta dago eta nahiz eta hasiera batean Biteri plazan egiteko asmoa egon, eguraldia dela eta Okendoko Ludotekan egitea erabaki dugu.
Nahiz eta asteazkena izan, Ludotekan daukagun funtzinamendu taula alde batetara utziko dugu eta haur hezkuntzako haurrak ere etortzeko aukera izango dute ospakizun honetara.
Ludoteka beti bezala 17:00etan irekiko da baina ospakizuna 17:30-18:00 inguruan hasiko da, orduan iritsiko baitira Usaetxe eta Santamaiñako ludoteketako haurrak.
Jailadian ekintza desberdin ugari izango ditugu: pintxo tailerra, muralak, karaokea, txapa tailerra, aurpegi margoketa, mihilizu txapelketa... Mihiluze txapelketari dagokionez, finala izango dugu. Aurreko asteetan ludoteka bakoitzean final honetarako finalistak aukeratzeko txapelketak egiten aritu gara, eta abenduaren 3an ludoteka bakoitzeko finalistak arituko dira lehian.
Bukatzeko, festara hurbiltzera animatzen zaituztegu.

No hay comentarios: