2008/12/04

EUSKARAREN LASTERKETA


Blog honetan ikus dezakezuen bezala, estrategia batzuk erabiltzen ditugu zuen seme-alabekin lan egiteko. Orain arte, termometroaren erabilerarekin aritu gara, eta beharrezkoa zenean, martxan jarriz, baliagarria izan zaigu.

Orain ludotekan euskaraz hitz egiteko estrategiak bultzatzen ari gara eta horretarako euskararen lasterketan egiten hasi gara. Eta hau zer da? Ba, ludotekako txikien gelaren sarreran ikusi ahal izango duzuen bezala, argazki honetan agertzen den panela daukagu. Panel horretan zuen haurren bazkide zenbakia, argazkia eta beraien izenak agertzen dira. Honek eguneroko jarraipena izango du, euskaraz aritzen diren umeei gometx bat ipiniko baitiegu arratsalde bukaeran, eta horrela hilabete bukaerara heltzean gometx gehien izaten dituzten haurrak gure euskararen txapelketako irabazleak izango dira.

Estrategia honen bitartez, errefortzu positiboa lantzea nahi dugu, horrela euskaraz hitz egitea gehiago kostatzen zaien haurrek ere gometxsak izatea nahiko baitute, eta horregatik euskaraz arituko dira.

Estrategia honen inguruan iritzia eman nahi baduzue, blog-ean bertan idatz dezakezue edo bestela ludotekako hezitzaileoi esan diezagukezue.

No hay comentarios: